Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Zer da Biribilko

Biribilko, Bilboko merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua da. Proiektu hau Bilboko Udalak sustatzen du bere Euskara Sailaren eta Bilbao Ekintza udal enpresaren bitartez, Bilbao Dendak elkartearen laguntzarekin

Proiektu hau etapa desberdinen bidez diseinatzen eta aplikatzen ari da: hasierako fasean, Bilboko merkataritza sistemaren egoera sozioekonomiko eta soziolinguistikoaren diagnostiko zehatza egin zen. Lehen diagnostiko horren balorazioan oinarriturik, Bilboko merkataritza eskaintza eta eskariari zuzendutako lan-ildo desberdinak jorratzea planteatu zen ondoko eremuetan: komunikazioa, prestakuntza eta euskararen erabileraren sustapena. Ildo hauetan garatzen diren jarduerak egokitu egiten dira, momentuko egoeraren eta ebaluazioaren arabera.