Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Legezko oharra

Legezko oharra

Erabiltzeko baldintzak

Bilboko Udalak ez du web orrialde honetan agertutako informazioaren erabilera okerretik, desegokitik edo ez legaletik eratorritako inolako erantzukizunik hartzen. Ez eta bere Internet-eko orrialdeetan agertzen diren datuen edo informazioaren egiazkotasun faltatik, edo osatua, eguneratua edo zehatza ez izatetik eratorritako erantzukizunik ere.

Biribilkoren websiteak, kontrola ezin dituen beste erakundeetako orrialdeetara loturak eskaintzen ditu. Hori horrela, Bilboko Udalak ez du beste erakundeetako orrialdeetan ager daitekeen edukiaren gaineko inolako erantzukizunik hartzen.

Bilboko Udala edo bere lizentzia emaileak dira website honetan agertzen diren testu, irudi, soinu, animazio, eta gainerako edukien jabe bakarrak. Galarazita dago horiek transmititu, banatu, utzi, erreproduzitu, gorde edo publikoki komunikatzea -osorik edo zati batean- bere berariazko baimenik gabe.

Datuen babesa

Biribilkoren orrialde edo zerbitzuren batetara sartzeko, izaera pertsonaleko datuak jasotzea beharrezkoa balitz, datu horiek Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren inguruan indarrean dagoen araudiaren arabera erabiliko lirateke. Bezeroak, datu horiek ematerakoan, berariazko baimena ematen dio Bilboko Udalari, bezeroen zerrenda eta eskainitako zerbitzuaren prestazioa hobetzeko helburua duen eta bere jabetzakoa den fitxategi informatiko batean datu horiek txertatzeko.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko indarrean dagoen araudiak aurreikusitako kasuetan izan ezik, datuok ez dira inoiz aztertuko edo hirugarren batzuei pasako, ukitutako pertsonaren berariazko baimenik gabe.