Biribilko
Euskara aukera bat da zure negozioarentzako
- Bilbon bakarrik 97.000 herritar euskaldun bizi dira (biztanleriaren %29) eta 250.000 baino gehiago Bilbo Handia osorik kontuan hartuz gero. Ia euskaldunak erantsiz gero (zer edo zer ulertu bai, baina ongi hitz egiten ez dutenak), kopuru hori 425.000 pertsonakoa da Bilboko metropoli-eremuan.
- 10 pertsonatik 6k, komertzioetan euskara erabiltzea, modernitatearekin, prestigioarekin eta erakargarritasunarekin lotzen dute.
- Bilboko biztanleriaren %75 merkataritza sektorean euskararen normalkuntza bultzatzen duten egitasmoen alde agertzen da.