Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Heziketa

Autoikaskuntza

  • ERRAZA DA

    Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak martxan ipini duten aplikazio berri bat da. Bere helburua da, merkataritza eta ostalaritza sektoreetako langileei euskarazko oinarrizko hiztegiaren ikasketa erraztea.

    Ondorengoak dira "Erraza da" aplikazioaren ezaugarriak eta erabiltzeko modua:

    - Bi hiztegi eskaintzen ditu: bata "orokorra" eta bestea "ostalaritza".

    - Erabiltzaileak app-a deskargatu eta erregistratu egin behar du. Erregistro horretan, zein sektoretako hiztegia landu nahi duen galdetuko zaio (orokorra ala ostalaritzakoa). Hala ere, edozein momentutan alda dezake.

    - android eta iOS mugikorrentzat dago eskuragarri.

    - Erabiltzaileak sektore horretako hiztegiaren eduki berri bat izango du egunero eta eduki hori irakurri eta entzuteko aukera izango du.

    - Hiru-lau egunetan, edukiak ikusi ondoren, horien inguruko galdetegi bat jasoko du erabiltzaileak egin duen aurrerapena ebaluatu ahal izan dezan.

    - Bistaratutako edukiak edozein momentutan ikus daitezke eta osatutako galdetegiak berriro egin. Baina ezin da egunean eduki berri bat baino gehiago ikusi.

    - Aplikazioak taldeak sortzeko aukera eskaintzen du, horrela lagun eta lankideen aurrerapen mailarekin konparatzeko aukera izan dezake erabiltzaileak.

    Bilboko Udaletik aplikazio berri honetan erregistratu eta berau erabiltzera gonbidatzen zaitugu.

  • DENDAKETAN

    DENDAKETAN teknologia berrien bitartez merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak, ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran. A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua.

    Android eta iOS sistema eragileak dituzten tableta eta eskuko telefonoen bidez ikastaroa egiteko, DENDAKETAN aplikazioa instalatu behar da AppStore edo Google Play zerbitzuetatik.

    Zer egin behar da DENDAKETAN ikastaroan izena emateko?

    DENDAKETAN ikastaroa egiteko, nahikoa duzu Interneterako konexioa eta www.ikasten.ikasbil.net atarian erabiltzaile-kontua sortzea. Plataforman erabiltzaile-kontua sortzeko esteka duzu.

    Ikastaroan matrikula egitea automatikoa da. Erabiltzaile-kontua sortu ondoren, ireki esteka hau eta "matrikulatu nahi duzu?" galderari erantzun baietz.

    Azalpen edo argibiderik behar baduzu, bidali mezua helbide honetara.

     

  • IKASTEN.NET

    Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena. Ikasten.net euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.

    Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoa da, munduko edozein tokitan diren pertsona helduei euskara helarazteko metodologiaz diseinatuta, interfas atsegin eta informalarekin. Ataletan antolatutako 60 unitate didaktikokoa da ikastaroa, eta errepasorako 12 unitate eta hainbat ekintza dakartza ere: audioak, bideoak eta hainbat motatako ariketak.

  • BOGA

    Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA. Ordenagailu bidez, on-line eta CD batzuen bidez funtzionatzen du. BOGAk euskalduntze prozesu osoa hartzen du eta bost ikastarotan zatituta dago. Ikastaro bakoitza 15 unitatetan banatzen da eta horietako bakoitza 10 saiotan. Saioak ariketez osatuta daude, bataz beste 30 ariketa saio bakoitzeko eta horiek eginaz egingo duzu aurrera. Saioko ariketa guztiak egiten dituzunean sistemak testa egingo dizu; gainditzen baduzu, aurrera eta bestela, errepasoko saioa sortuko dizu. BOGAk aurreikusitako saio guztiez gain, eta zure ibilbidearen arabera sor ditzakeenez gain, irakasleak ere aukera du, hala iritziz gero, zure neurriko saioak sortzeko. Beraz, unitate bakoitzak dituen 10 saioak egin beharreko gutxieneko lana da; hortik gora zure lanak aginduko baitu. Programa honetan sartzeko euskaltegiren batean matrikula egin behar da. Bilbon euskaltegi hauek eskaintzen dute matrikulatzeko aukera: