Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Heziketa

Prestakuntza espezifikoko ikastaroak

Urriaren 14ra arte zabaldu da Biribilko 2022-2023 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea. Ikastaroak modu presentzialean emango dira.

Matrikulatzeko bete beharreko baldintza bakarra, Bilboko merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lan egitea da.

Aurreko edizioetan bezala, bi ikastaro mota eskainiko dira: batetik, oinarrizkoa, euskara ez dakitenei zuzenduta eta bestetik, hobetzekoa, euskaraz zerbait dakitenei zuzenduta.

Aurtengo berrikuntza da, klaseak goizez eta eguerdiz ez ezik, arratsaldez ere eskainiko direla.

Beheko taulan ikastaroei buruzko informazio zehatzagoa aurki daiteke (kostua, egutegia, klase egunak eta ordutegiak...)

Matrikulatzeko, beherago aipatzen diren euskaltegietako batera joan beharra dago. Internet bitartez, aurre-matrikula egiteko aukera ere badago. Horretarako, beherago dagoen "Izen-emate formulario bete" erlaitzan klikatu eta bertan eskatutako informazioa eman behar da.

Euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa
Hartzaileak Euskara ez dakiten (edo oso gutxi dakiten) pertsonak eta, aldi berean, Bilboko merkataritzan edo ostalaritzan lanean ari direnak.
Helburua Ahozko oinarrizko komunikazioa lantzea, merkataritzako egoera arruntetarako hizkuntza-oinarriak ematea.
Iraupena 90 ordu
Ordaindu beharreko matrikularen prezioa Guztira, 90 €.
Ikastaroak emango dituzten euskaltegiak

Bilbo Zaharra, Posta Kalea, 8. (Tel.: 94 4158292)

Gabriel Aresti, Done Bikendi Kalea, 2- 4. solairua (Tel.: 94 4237591)

Indautxu AEK, Urkixo Zumarkalea, 88 (Tel.: 94 4413474)

Juan Mateo Zabala, Gordoniz Kalea, 22 (Tel.: 94 4221388)

Matxintxu AEK, Ramón y Cajal Etorbidea, 8 (Tel.: 94 4752233)

Lizardi AEK, Txakur Kalea, 1 (Tel.: 94 4168200)

Santutxuko AEK, Arbidea Kalea, 21 (Tel.: 94 4117656)

Ulibarri Euskaltegia, Gardoki kalea, 3 - 1. ( Tel.: 94 4162427)

Izena emateko epea MATRIKULAZIO EPEA ZABALDU EGIN DA URRIAREN 14RA ARTE
 
Hasiera-amaiera data Asteko klase-egunak Klase-ordutegiak (bat aukeratzeko) Astean 2 egun, ordu eta erdi egunean
Hasiera: 2022-Urria-17
Amaiera: 2023-Ekaina-12
Astelehen eta Asteazkenak Goizez: 8:00 - 9:30
Eguerdiz: 14:15 - 15:45
Arratsaldez: 17:00-18:30
Hasiera: 2022-Urria-18
Amaiera: 2023-Ekaina-20
Astearte eta Ostegunak Goizez: 8:00 - 9:30
Eguerdiz: 14:15 - 15:45
Arratsaldez: 17:00-18:30
Izen-emate formularioa bete

Euskara komertziala hobetzeko ikastaroa
Hartzaileak Euskara zerbait hitz egiten dakiten pertsonak eta, aldi berean, Bilboko merkataritzan edo ostalaritzan lanean ari direnak.
Helburua Merkataritza arloko ahozko eta idatzizko euskara maila hobetzea.
Iraupena 90 ordu
Ordaindu beharreko matrikularen prezioa Guztira, 90 €