Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Dokumentuak

    Euskara web orrietan

    Azterketa honetan, Bilboko merkataritza establezimenduen web orrietan hizkuntza desberdinek duten presentzia aztertu da, alegia, web orri horiek zein hizkuntzatan eskaintzen diren. Horrez gain, erosketa elektronikorako aukera ematen duten web orrien hizkuntza tratamendua ere aztertu da. Horretarako bi informazio iturri erabili dira: batetik, Biribilko egitasmoaren barruan egindako landa lanen bitartez sortutako merkataritza establezimenduen direktorioa eta bestetik, Bilbao Dendak-en web-ean agertzen diren bazkideen web orriak.

    Euskara ikastaroen eskaintza: merkataritza sektoreak azaldutako interesari buruzko azterketa

    "El euskera amable. Orain bai, Horrela bai!" komunikazio kanpainaren barruan, Bilboko merkataritza sektoreari zuzendutako euskara ikastaroen eskaintza espezifiko bat antolatzen hasi da. Txosten honetan, Bilboko establezimenduak banan banan bisitatu direnean eskaintza horrekiko erakutsi duten interesari buruzko datu nagusiak jasotzen dira.

    Biribilko Bilboko hizkuntza paisaian

    Biribilko proiektuaren barruan, El euskera amable. Orain bai, Horrela bai! komunikazio kanpaina bideratu da. Kanpaina honek hiru helburu nagusi izan ditu: Biribilko markaren ezagutza zabaltzea Bilboko eskari eta eskaintza komertzialean; harreman komertzialetan euskararen erabilera sustatzea; eta Udala bertako merkatarien unibertsoari euskara ikasteko antolatzen ari den eskaintzaren berri ematea.

    Jarduera komertzialean euskarak duen eraginari buruz Bilboko eskaintzak eta eskariak egiten duten balorazioen ikuspegi alderatua

    Hiriko merkataritza testuingurua: hurbilpen sozioekonomikoa

Hainbat dokumentu ikusi ahal izateko Acrobat Reader instalatuta izan behar da. Acrobat Reader instalatu.