Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Dokumentuak

    BIRIBILKOREN DATU BASEA GAURKOTZEKO ETA MERKATARITZAN EUSKARAK BIZI DUEN EGOERARI BURUZKO DATUAK LORTZEKO BURUTUTAKO LANDA-LANA

    2019ko iraila eta urrian, Biribilko egitasmoaren baitan, hiru urterik behin datu-basea eguneratzeko aurreikusita dagoen landa-lan zabala burutu da. Horretarako, Bilbon kokatutako merkataritza establezimendu guztiak banan-banan identifikatu eta bisitatzeko ahalegina egin da, inkestagileen landa-lan sare zabal bat osatu eta prestatuz. Informazioa jasotzeko, galdesorta egituratu bat diseinatu da eta horretan oinarrituta, establezimenduetako arduradunak elkarrizketatu dira. Ondorengoa izan da Bilboko merkataritza establezimenduetan jasotako informazioa: alde batetik, establezimenduen identifikazio-datuak (izena, jarduera-adarra, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, webgunea); eta bestetik, euskararen egoerari buruzko datuak: langile kopuru orokorra eta langile euskaldunak; establezimenduan euskara sustatzeko erakutsitako interesa; bezeroari arreta euskaraz egiteko establezimenduak adierazitako gaitasuna. Guztira, ia 3.500 establezimenduri buruzko informazioa jaso da.

    Biribilko 2018-2019 ikastaroen balorazioa

    Biribilko 2018-2019 ikastaroen inguruko ebaluazioak, ikasturte horretan ikasten ibili diren merkatarien nahiz klaseak eman dituzten irakasleen asebetetze-maila altua erakusten du. Hain zuzen, 0tik 10era bitarteko eskala batean, ikastaroen inguruan egindako batez besteko balorazioa 8,44 puntukoa izan da, eta irakasleek egindakoa, aldiz, 7,29koa. Gainera, onartzen dute ikastaroek eragin positiboa dutela euskararen erabileran; parte-hartu duten merkatarien %72,7k euskara gehiago erabiltzen du lan egiten duen establezimenduan ikastaroetan hasi zenetik.

    Euskaraldia ekimenari buruzko informazioa

    2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ekimena burutuko da Euskal Herri osoan.
    Ekimen honen helburua euskaraz hitz egiten dakiten edo euskaraz ulertzen duten herritarrak aktibatzea da, euskaraz komunikatzeko aukerak aprobetxatuz.
    Ekimen honen sustatzaileak, erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak) eta euskalgintzako gizarte eragile desberdinak dira eta gizarte osoari zuzenduta dago. Bilboko Udalak ere bat egin du ekimen honekin, hiriko hainbat eragilerekin batera. Bereziki, merkataritza arloak hizkuntza ohituretan duen eragina kontuan izanik, Biribilko Egitasmoa baliatu nahi du Udalak ekimen honen garapenean laguntzeko.
    Ekimen honetan parte hartu ahal izateko euskaraz hitz egiten jakin behar da, edo gutxienez ulertu

    BIRIBILKOREN DATU BASEA GAURKOTZEA ETA MERKATARITZAN EUSKARAK BIZI DUEN EGOERARI BURUZKO ADIERAZLEAK

    2016ko iraila eta urrian, landa-lan zabal bat burutu zen Bilboko barruti eta auzo desberdinetan, Biribilko egitasmoaren establezimenduen datu-basea eguneratzeko asmoz. Inkestagileen lan-sare zabala antolatu eta Bilbon kokatutako merkataritza establezimenduak banan-banan identifikatu eta bisitatu ziren. Ondorengo izan zen Bilboko merkataritza establezimenduetan eskatu eta jasotako informazioa: alde batetik, establezimenduen identifikazio-datuak (izena, jarduera-adarra, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, webgunea); eta bestetik, euskararen egoerari buruzko datuak: langile euskaldunak, euskara sustatzeko interesa, bezeroari arreta euskaraz egiteko gaitasuna. Guztira, 3.000 establezimenduri buruzko informazioa jaso da.

    BIRIBILKO 2016-2017 IKASTAROEN EBALUAZIOA

    Biribilko 2016-2017 ikastaroen inguruko ebaluazioak, ikasten ibili diren merkatarien nahiz klaseak eman dituzten irakasleen astebetetze maila altua erakusten du. Zentzu honetan, 0tik 10era bitarteko eskala batean, ikastaroen alderdi desberdinen inguruan merkatariek egindako batez besteko balorazioa 8,4 puntukoa izan da, eta irakasleek egindakoa 7,9koa. Oro har, bi kolektibo hauek Biribilko ikastaroetan jarraitzeko interes-maila altua agertu dute: 0tik 10erako eskalan, parte hartu duten merkatariek hurrengo ikasturtean berriz matrikulatzeko adierazitako batez besteko interesa 8,3 puntukoa da, eta irakasleek klaseak ematen jarraitzeko agertutako 7,8koa.

Hainbat dokumentu ikusi ahal izateko Acrobat Reader instalatuta izan behar da. Acrobat Reader instalatu.