Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Dokumentuak

    EUSKARAREN TXANDA EGITASMOAREN JARRAIPENA 2022

    2019. urtean, Bilboko Udalak Euskararen Txanda ekimena abitu zuen Biribilko egitasmoaren baitan. Ekimen honen helburua da langile euskaldunen ehuneko adierazgarria duten (gutxienez %50) eta bertan parte hartzeko prest dauden establezimenduetan euskararen erabilera erraztea.
    2022an, ekimenarekin bat egin duten establezimenduen jarraipena egin da, ondorengo alderdi hauen inguruan izan duten bilakaera eta egiten duten balorazioa aztertzeko:

    - Proiektuarekin bat egiteko baldintzak: langile euskaldunen ehunekoa, gutxienez, %50ekoa izatea; bezeroek identifikatzeko ageriko euskarriak jarrita edukitzea; bezero euskaldunekin euskara erabiltzeko konpromisoen betetze-maila.

    - Proiektuak euskararen era.bilera-mailan, establezimenduaren irudian eta bezero berriak erakartzeko gaitasunean izan duen eraginaren balorazioa.

    - Euskararen presentzia sustatzeko eskainitako eta banatutako zerbitzu eta materialak.

    BIRIBILKO 2021-2022 IKASTAROETAKO IKASLEEN ASEBETETZE-MAILARI BURUZKO AZTERKETA

    Biribilko 2021-2022 ikastaroetara joandako ikasleek egindako ebaluazioak erakusten du balorazio orokorra positiboa izan dela: ikastaroen batez besteko balorazioaren adierazlea 8,5 puntukoa izan da, 0tik 10erako eskala batean. Ildo beretik, ikasleei ikastaroek zein mailatan erantzun dieten aurrez zituzten espektatibei galdetu eta jasotako batez bestekoa puntuazioa 7 puntukoa izan da. Bestalde, beste merkatari bati ikastaro hauetan matrikulatzeko zenbateraino aholkatuko lioketen galdetuta, 8,4ko puntuazioa ateratzen da, batez beste. Ikastaroek euskararen erabileran izan duten eraginari dagokionez, 4 ikasletik 3k adierazi dute ikastaroetara joan aurretik baino gehiago erabiltzen dutela orain euskara euren jarduera komertzialean.

    EUSKARAREN TXANDA: BILBON ARRETA EUSKARAZ ESKAINTZEN DUTEN MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUAK IDENTIFIKATZEKO EKIMENAREN INPLEMENTAZIOA

    Udalaren ekimen honen bitartez, Bilboko merkataritza sektoreko langile eta bezero euskaldunen artean, euskararen erabilera bultzatu nahi da. Horretarako, Bilbon arreta euskaraz jasotzeko aukera eskaintzen duten establezimenduak identifikatu eta ikusgarritasuna eman nahi izan zaie, Euskararen Txanda ikurra edo marka sortu eta zabalduz. Izan ere, euskaraz dakiten herritarrak gero eta gehiago dira eta, hizkuntza normalizazio prozesuan aurrera egiteko, garrantzitsua da Bilboko bezero euskaldunei euskara erabiltzeko dauzkaten aukerak begi bistan ipini eta horren bidez, euskararen erabileraren aldeko hautua sustatu eta erraztea. Era berean, ekimen honek bezero euskaldunei eskainitako zerbitzuaren kalitatea areagotzeko aukera ematen du, gertutasuna erakutsiz eta erosketa esperientzia atseginagoa eginez.

    Biribilko 2020-2021 ikastaroen ebaluazioa

    1. Biribilko 2020-2021 ikastaroetara joandako ikasleek, oro har, oso ondo baloratu dituzte. Horren adierazgarri, ikastaroei emandako batez besteko puntuazioa: 0tik 10era doan eskala batean, 8,8 puntu, hain zuzen ere. Horrekin batera, aipatzekoa ikastaro hauek, erabilera komertzialean izan duten eragin positiboa: izan ere, ikasleen %72k adierazi dute, euskara ikastaro hauei esker, euskara lehen baino gehiago erabiltzen dutela euren jarduera komertzialean. Ildo berean, ikastaro hauek, merkataritza sektorearentzat oso gomendagarriak direla irizten diote. Izan ere, 10etik 7k uste dute, euskara tresna baliagarria dela bezeroen asebetetze-maila areagotzeko eta bezeroak fidelizatzeko.

    Biribilko egitasmoa: 2020ko ikuspegia

    Dokumentu honetan, alde batetik, Biribilko egitasmoaren ezaugarri nagusiak aipatzen dira, bere helburuak eta funtzionamendu-irizpideak gogora ekarriz, besteak beste. Beste alde batetik, 2021. urtera arte, egitasmo honen barruan lantzen diren ekimen nagusien berri ematen da. Dokumentu hau, 2020ko abenduan, Bilboko Euskararen Aholku Batzordeari egitasmoaren berri emateko osatu zen dosierrean oinarrituta dago.

Hainbat dokumentu ikusi ahal izateko Acrobat Reader instalatuta izan behar da. Acrobat Reader instalatu.