Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Eguzkilore

ZENTROA (Abando-Indautxu)
Erloju-dendak eta bitxi-dendak
On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 79
944399407
pedidos@eguzkilorejoya.com

"Euskara desberdintzailea da eta euskaraz atenditzen duen jendeak plus bat du besteekiko"Igotz Zuluaga (Eguzkiloreko gerentea)

Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?

Ni Igotz Zuluaga naiz, Eguzkiloreko gerentea, eta nire lana Eguzkilore dendetatik ibiltzea da.


Zure establezimenduarentzat euskara garrantzitsua al da?

Bai, Eguzkilorerentzat, egia esan, euskara oso oso garrantzitsua da. Eguzkilore beragaz doa euskara, guretzat gauza bat dira.


Bezeroek euskara erabiltzeko aukera baloratzen dute?

Askori gustatzen zaigu sartzen garenean denda batean euskaraz egin ahal izatea, eta kasu honetan aukera dute.


Zeintzuk dira bezero euskaldunen ezaugarriak?

Ba denetik dago: hirikoa nahiz herrietakoa, apur bat denetik dago. Nik pentsatzen nuen agian hirikoak gutxiago egongo zirela, baina hirikoak ere etortzen dira euskaraz. Hirian azkenean jende asko bizi da eta bai dagoela hiriko jendea euskaraz dakiena.


Eta bezeroek nola baloratzen dute euskara erabiltzeko aukera ematea?

Guri asko baloratzen digute, ze denoi gustatzen zaigu denda batetara joatea eta euskaraz bizi ahal izatea, euskaraz erosi. Leku batzuetan ezin duzu euskara erabili eta ahal izatea edo aukera hori ematea jendeari gustatzen zaio. Guri inoiz esan digu jendeak pozik daudela eta hona datozela askotan ba euskaraz ahal dutelako erosi ere bai. Euskara apur bat desberdintzailea da eta euskaraz atenditzen duen jendeak plus bat du besteekiko; erakartzea erosketak euskaraz egiteko, ze batzuei gustatzen zaie euskaraz bizitzea eta bizitza barruan erosi ere egin behar dituzu gauzak, eta hor bai daudela aukera gutxi.