Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Librería Sgel

DEUSTU-ARANGOITI
Liburuak, egunkariak eta papergintza
Done Petri plaza, 2
94 4756333
libreriabilbao@sgel.es

"Nik uste dut Biribilko ikastaroetara joanez bezeroarekiko harremana hobetuko dutela"Marta Ortiz

Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?

Ni Marta naiz, 43 urte dauzkat eta SGEL liburudendan lan egiten dut. Liburudendan hizkuntza liburuak saltzen ditugu eta liburudenda Deustun dago, Hizkuntza Eskolaren ondoan eta 18 urte daramatzat, urte asko.

Zure establezimenduarentzat euskara garrantzitsua al da?

Bai, oso garrantzitsua da. Guk hemen, liburudendan, euskarazko liburuak dauzkagu eta jende euskaldun asko sartzen da dendara, eta euskaraz eskatzen didate.

Zerk bultzatu zintuen Biribilko ikastaroetan matrikulatzera?

Nire lagun batzuk euskaldunak dira eta beraiekin euskaraz erlazionatzea gustatuko litzaidake. Edo hemen, lanean, gero eta jende gehiagok euskarazko liburuak eskatzen dizkitelako.

Esango zenuke bezero euskaldunak gero eta gehiago direla zuen dendan?

Bai, bai.

Zer lortu duzu Biribilko ikastaroen bidez?

Oraindik bezeroekin ez dut euskaraz hitz egiten, bakarrik zenbakiak, edo esaldi laburrak... baina ni pozik nago ulertzen diedalako.

Nola baloratzen dituzu Biribilko ikastaroak?

Nire balorazioa oso ona da, ordutegia edo prezioa onak dira, eta lanetik hurbil dago. Baina uste dut hobetu daitekeela: adibidez, 2 egun astean gutxi da, agian egun bat gehitzea uste dut ondo egongo litzatekeela.

Eta ikastaroetako giroa zer moduzkoa da?

Gelako giroa oso ona da eta irakasleak ere bai. Gu, ni eta nire taldea, oso pozik gaude irakaslearekin.

Ikastaroetara joaten ez diren merkatariei gomendatuko zenieke ikastaroetara joatea?

Uste dut baietz. Nik uste dut bezeroekiko harremana hobetuko dutela. Uste dut dendari askok ez dituztela ezagutzen ikastaro hauek. Nik ikastaroak jarraitzea espero dut eta horregatik guk jende gehiago eta euskaraz erlazionatzea behar dugu.

Eskerrik asko Marta.

Eskerrak zuei.