Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Aitor Hombre

SANTUTXU-OTXARKOAGA-TXURDINAGA-BOLUETA
Jantziak, oinetakoak eta larrua
Karmelo kalea, 4
944338595

"Beti euskaraz hitz egin nahi izan dut eta hau aukera on bat izan da"Rafael Casado

Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?

Bai. Ni Rafa naiz, nire denda Bilbon dago, Santutxu auzoan eta Karmelo kalean. Gizonezko lentzeria denda bat da: galtzontziloak, pijamak, galtzerdiak, etab. saltzen ditut. Aurten, irailean, 17 urte egingo ditut dendan.

Zure establezimenduarentzat euskara garrantzitsua al da?

Bai, garrantzitsua da. Santutxun euskaldun asko dagoelako eta batzuetan euskaraz hitz egiten didatelako.

Zerk bultzatu edo animatu zintuen Biribilko ikastaroetan matrikulatzera?

Beti euskaraz hitz egin nahi izan dut eta hau aukera on bat izan da.

Zer lortu duzu ikastaro hauen bidez?

Nire bezeroei pixka bat hobeto hitz egitea.

Etortzen al zaizkizu bezero euskaldunak dendara?

Bai, batzuk etortzen dira. Jende asko dago Santutxun euskaraz dakiena; Karmelo ikastola dago, eta Kirikiño zegoen lehen, eta jende hori hemen bizi da, orduan euskaldun asko dago.

Eta euskaraz egiteko aukera eman eta bezeroek nola erreakzionatzen dute?

Batzuk igual harritu egiten dira, "euskaraz badakizu?" galdetzen didate..., gero nor denaren arabera, agian euskaldun zahar bat Ondarroakoa da eta ez diot ulertzen ezer, baina bueno... normalean poliki egiten badidate ulertzen dut.

Bezeroek eskertzen dute zuk euskaraz egiteko ahalegin hori egitea?

Bai. Batzuk ezagutzen naute aspaldidanik eta esaten didate: "ez nekien zuk euskaraz zenienik!" eta "bueno, jakin jakin... ba ikasten ari naiz!" esaten diet.

Zelan baloratzen dituzu Biribilko ikastaroak?

Ondo baloratzen ditut. Orain arte irakasleak onak izan dira eta ezagutu dudan jendea jatorra da eta ondo pasatzen dut. Eta prezioa ere oso ondo dago!

Ikastaroetara joaten ez diren merkatariei joatea gomendatuko al zenieke?

Bai, gomendatzen diet. Euskara giro on batean ikasiko dutelako.

Beste zerbait gaineratuko zenuke?

Espero dut ikastaroek jarraitzea eta diruz lagunduak izatea, ze bestela oso garestiak dira, eta modu horretara uste dut jende gehiago animatuko dela. Nik propaganda egiten dut, baina oso zaila da jendea animatzea, baina nik esaten diet...

Eskerrik asko Rafa

Eskerrak zuei.