- Iritzi komertzialak
- Biribilko establezimenduak Bilbon
Iritzi komertzialak
« ItzuliUrbana 15
ZENTROA (Abando-Indautxu)
Altzariak eta etxerako artikuluak
Elcano, 15
94 4795678
urbana15@urbana15.com
www.urbana15.com
Kokapena ikusi
"Gure establezimenduarentzat euskara inportantea da"Javier Zabala
Aurkeztuko duzu zure burua, mesedez?
Ni Javi Zabala naiz, hemen dendan nago, Urbana 15 dauka izena. Guk apainketa eta barne diseinua eta bulegorako altzariak saltzen ditugu. Ni komertziala naiz eta oferta antolatzen dut.
Zuen establezimenduarentzat euskara garrantzitsua da?
Bai, guretzat inportantea da, gure bezeroak euskaldunak dira. Hemen bi lankide badaude euskaldunak direnak eta normalean euskaraz hitz egiten dute.
Zerk animatu zintuen Biribilko ikastaroetan matrikulatzera?
Orain dela zazpi urte hasi nintzen ikasten baina utzi egin nion ikasteari denbora faltagatik. Orain oso aukera ona da jarraitzeko.
Zer lortu duzu ikastaro hauen bidez?
Asko gustatzen zait, hobeto hitz egin nahi dut eta jarraitu nahi dut, hau da nire arrazoia.
Nire helburua hitz egitea eta ulertzea da eta ikastea, eta horretan ziurtasuna lortu dut.
Nola baloratzen dituzu ikastaro hauek?
Ni oso pozik nago. Gehien gustatatzen zaidana da klaseko giroa, jendea eta irakaslea. Ni oso oso pozik nago.
Beste merkatariei gomendatuko zenieke Biribilko ikastaroetara joatea?
Zalantzarik gabe. Aukera oso ona da nire euskara maila berreskuratzeko eta hizkuntza erabiltzeko.
Denda honetara euskaldun asko etortzen da?
Bai, bai jende euskaldun asko etortzen da.
Eta euskaraz eginez gero nola erantzuten dute?
Hemen oso normala da, hemen Eli eta Edurne euskaldunak dira eta aukera badute euskaraz hitz egiteko, normal egiten dute.
Eskerrik asko Javier
Ez horregatik.