Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Jardilín

ZENTROA (Abando-Indautxu)
Jantziak, oinetakoak eta larrua
Atxukarro Doktorea, 2
94 4160963
jardilin@jardilin.es

"Lehen herrietatik zetorren jendeak hitz egiten zuen, orain Bilbotarrek ere"Bárbara Gutiérrez

Aurkeztuko duzu zure burua mesedez?

Barbara da nire izena eta dendako arduraduna naiz, umeentzako zapatak saltzen ditugu eta Bilbo erdian gaude.

Zuen establezimenduan zergatik da garrantzitsua euskara?

Bezeroari zerbitzu bat ematen diogulako eta euskararen erabilpenarekin lortzen dugulako euskararen normalkuntza.

Azken urte hauetan zein izan da euskararen eboluzioa zuen dendan?

Handitu egin da. Lehen bakarrik hitz egiten zuen herrietatik zetorren jendeak, Lekeitiotik, Debatik, Elorriotik...eta orain Bilbotarrek ere gehiago erabiltzen dute.

Zeintzuk dira euskara erabiltzen duten bezeroen ezaugarriak?

Gehienak gazteak dira, baina egon da denboraldi bat amamek asko erabiltzen zutena bere bilobekin...gaur egun nire adineko jendea edo ni baino zaharragoak...

Bezero euskaldunei euskaraz egiteko aukera eman eta nola erantzuten dute?

Ondo, pozik sentitzen dira eta azkenean jarraitzen duzu salmenta eta euskaraz bukatzen duzu...bai eskertu egiten dute

Garrantzia ematen diozue arreta euskaraz eskaintzeari?

Bai garrantzia ematen diogu: normaltasuna lortzen dugulako, zerbitzua delako eta niri behintzat poztasuna ematen dit hemen dendan euskara entzutea...jendea datorrenean entzuten badizute zuri euskaraz hitz egiten nahiago dute zuk atentzioa ematea...badago jendea euskarari garrantzi handia ematen diona eta ikusten duenez zu euskaraz mintzatzen ari zarela nahiago dute zuk atenditzea erdaldunak baino.

Eskerrik asko Barbara

Eskerrak zuei