Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Guante Varadé

ZENTROA (Abando-Indautxu)
Jantziak, oinetakoak eta larrua
Kale Nagusia, 39
94 4151263

"Saia zaitezte: ez duzue ezer galduko eta asko lortuko duzue"Maria Marta Betolaza

Aurkeztuko duzu zure burua, mesedez?

Nire izena Marta da, Bilbon bizi eta lan egiten dut, hemen Gran Vían, Guante Varadé dendan...antzinako denda bat da...guk eskularruak saltzen ditugu edozein mota, kolore eta estiloak.

Zure establezimenduan euskara garrantzitsua da?

Bai oso garrantzitsua da bezero asko euskaldunak direlako eta bakoitzari bere hizkuntzan hitz egitea oso ona da ondo atenditzeko. Euskera oso inportantea da hemen eta nire ustez munduko hizkuntzarik politena da

Zerk bultzatu zintuen Biribilko ikastaroetan matrikulatzera?

Ilusio handia egiten zidan euskara ikastea eta gainera oso merkea da... presarik gabe, azterketarik gabe eta giro oso ona dago eta orduan oso pozik nago.

Zer lortu duzu Biribilko ikastaroen bitartez?

Nire lanerako eta bizitza pertsonalareko euskara inportantea da. Euskaldunen artean jende oso interesgarria dago...bertsolariak, margolariak, intelelektualak...eta euskaraz hitz egitea oso interesgarria dela uste dut, beste hizkuntzatan hitz egitea bezala, oso ona delako pertsonak hezitzeko, adimena garatzeko.

Nola baloratzen dituzu Biribilko ikastaroak?

Oso ondo, ni oso pozik nago, esan dudanez, ez daukat presarik, ez da oso garestia eta giroa oso ona da....

Ikastaroetara joaten ez diren merkatariei zer esango zenieke?

Esango nieke: "saia zaitezte", nola lortzen dira gauzak? saiatzen...oso interesgarria da...ez duzu presarik, ez azterketarik, aukera oso da praktikatzeko, berba egiteko...ez duzu ezer galduko baina asko lortuko duzu.

Beren artean euskaraz egiten duten bezeroei euskaraz egin eta nola erantzuten dute?

Pixkanaka pixkanaka saiatzen naiz eta bezeroak geroz eta pozago daudela uste dut....esperientzia oso onak euki ditut bezeroekin

Eskerrik asko Marta

Eskerrik asko zueie