Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Gili-Gili

ALDE ZAHARRA-ZAZPI KALEAK
Jantziak, oinetakoak eta larrua
Loteria, 4
94 4790406
gaztemoda@gmail.com

"Jende bat etortzen da hona euskaldunen errefente garelako, hemen lasai sentitzen dira"Manolita Bengoetxea (arduraduna)

Aurkeztuko duzu zure burua mesedez?

Ni Manolita Bengoetxea naz, ondarrutarra naz eta Gili-Gili dendako arduraduna edo. Gure denda Bilboko Zazpi Kaleetan dago, Loteria kalean, eta gazteentzako modako arropa edo, saltzen dogu.

Zuentzako zergatik da garrantzitsua euskara?

Lehenengoz, euskaraz bizi nahi dugulako eta euskaldunak garelako. Bigarrena, argi-argi euskarak saldu egiten dabelako eta hori garbi daukagu. Jende bat etortzen da hona, euskaldunen erreferente garelako. Esaten dabe: "hemen ze lasai sentitzen gara, euskeraz egin zeinke..."

Ze jende mota etortzen zaizue dendara?

Danetatik etortzen da, Arratiko asko eta Bermeo, Lekeitio, Leioa, Getxo eta gero noski Bilbotar asko.

Bezeroei euskaraz egiteko aukera eman eta eurek nola erantzuten dute?

Oso ondo, dan-danak oso ondo... batzuk esaten dabe: "venga, háblale a mi hija que esta sabe"...gehienak harrera oso ona. Guk esperientzia oso ona daukagu ez daukagu ezelango esperientzia txarrik.

Azkenengo urteetan zer esango zenuke euskararen eboluzionari buruz?

Nik pentsatzen dot etorri nazenetik hona gero eta jende gehiagok erabiltzen dauala, edo dakielako guk euskeraz berba egiten dogula euskara gehiago erabiltzen dogu...niri Alde Zaharrean inork ere ez deust esaten buenos días, ez dakienak ere egun on, erreferente garenez euskaraz etortzen dira guregana. Eta gero euskaldun barriak ere etortzen dira, praktikatzera edo: "ez dakit ondo baina ikasten nabil..."

Beste zeozer esan nahi baduzu...

Ba euskarak saldu egiten dauala eta argi eukitzeko. Orain egon naz ni gazteen denda handietan Gran Vían eta ez dakarre bilinguen ez, kartel handiek dakarre: "azken prezioak, gonak, alkondarak....danak euskeraz". Eta hori egiten dabe gehiago saltzeko.

Eskerrik asko Manolita

Eskerrak zuei!