Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Maga

ZENTROA (Abando-Indautxu)
Jantziak, oinetakoak eta larrua
Aguirre Maximo Kalea, 26
944412091
maga@magabilbao.es

"Zuk euskaraz egiten badiozu, zabaldu egiten dira eta konfiantza gehiago hartzen dute zurekin, eta beste goxotasun bat egoten da hor, eta hori nabaritzen da"Aitor Garitaonaindia (Maga dendako arduraduna)

Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?
Nire izena da Aitor Garitaonaindia, eta dendak Maga izena du. 1948an sortu zen gutxi gorabehera denda hau eta Maximo Agirre 26an kokatzen da, Bilboko zentroan.

Zure establezimenduarentzat euskara garrantzitsua al da?
Guretzako bai behintzat. Baina jende erdaldun asko sartzen da, bilbotarrek oso gutxi hitz egiten dute euskaraz, hemen behintzat. Probintziatik ere jende asko etortzen da: batez ere kostatik, Bermeotik, Ondarroatik, Gernikatik, Sopelatik baita... eta horiek normalean euskaraz egiten dute.

Azken urte hauetan, zein izan da euskararen erabileraren eboluzioa zure establezimenduan?
Gehiago hitz egiten da. Ni gogoratzen naiz orain dela 20 urte edo horrela, oso noiz behinka egiten zen hemen euskaraz, eta 5 urtetatik hona pixkanaka pixkanaka goraka doa; bilbotarren artean ere ikusten da eboluzio hori aurrera doala.

Zeintzuk dira euskara erabiltzen duten bezeroen ezaugarriak?
Normalean bezero gazteak dira, guraso izatera doazenak, 25-35 urte artekoak, eta tarte horretan dago jende euskaldun hori.

Bezero euskaldunei euskaraz egiteko aukera ematea baloratzen dute?
Probintziatik datorren jende gehiena euskalduna da; orduan batzuk sartzen dira erdaraz hitz egiten eta zuk euskaraz egiten badiozu, ikusten da psikologikoki edo ez dakit zergatik, zabaldu egiten direla eta konfiantza gehiago hartzen dute zurekin, eta beste goxotasun bat egoten da hor, eta hori nabaritzen da. Beste asko sartzen dira zuzenean euskaraz egiten, eta ez da lehen bezala denak erdaraz hitz egiten zutela eta zerbait euskaraz esaten bazenien, "agur" edo, ba hurrengo aldian euskaraz hitz egiten zuten. Baina jende gaztea gehiena euskaraz hitz egiten sartzen da eta eboluzio hori ikusten da.