Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Boutique de la media

ALDE ZAHARRA-ZAZPI KALEAK
Jantziak, oinetakoak eta larrua
Dorre kalea, 6
946531211
rosa-bmsantiago@hotmail.com

"Ikastaro hauek oso onak dira, ordutegiak eta edukiak merkatariei moldatuta daude"Rosa María Pardo (Boutique de la Media)

Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?
Kaixo, ni Rosa María Pardo naiz eta nire denda Boutique de la Media da eta Alde Zaharrean dago, Santiago Plazan, katedralaren aurrean, eta orain dela 12 urtetik lentzeria, galtzerdiak eta bainujantziak saltzen ditugu.

Zergatik da garrantzitsua euskara zure establezimenduarentzat?
Bezero asko euskaldunak direlako.

Zerk bultzatu zintuen Biribilko ikastaroetan matrikulatzera?
Nik euskara ikasi nahi dut nire bezeroak euskaraz atenditzeko eta seme-alabekin hitz egin ahal izateko.

Zer lortu duzu ikastaro honen bidez? Zertarako balio izan dizu?
Ikastaro hauen bitartez euskara ezagutzen hasi naiz.

Nola baloratzen dituzu Biribilko ikastaroak?
Ikastaro hauek oso onak dira, ordutegiak eta edukiak merkatariei moldatuta daude.

Ikastaroetara joaten ez diren merkatariei joatea gomendatuko al zenieke? Zergatik?
Bai noski, ikastaroak merkatarientzat oso onak dira, nire ustez euskara ikasteko modu bat da.