Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Ferreteria Federico Urieta

ZENTROA (Abando-Indautxu)
Altzariak eta etxerako artikuluak
Santimami zumarkalea, 42
944212737
ferreteriaurieta@euskalnet.net

"euskaraz atenditua izan dena berriro bueltatzen da dendara"Javi Carrillo (Urieta Burdindegia)

Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?
Nire izena Javi da eta dendaren izena Ferreteria Federico Urieta da, eta burdindegi bat da. Alameda San Mames kalean dago kokatuta, 82. zenbakian, eta enpresa hau 1938. urtetik dago hemen.
Zure establezimenduarentzat euskara garrantzitsua al da?
Bai, gu saiatzen gara jendearen euskaraz hitz egiten, horrela jendea fidelizatzen dela uste baitugu.

Bezero euskaldunak etortzen al dira zuen dendara?
Guk pentsatzen duguna baino gehiago. Jende askok daki eta normalean ez dute erabiltzen, baina euskaraz hitz egiten entzuten dizutenean euskaraz hitz egiten hasten dira. Eta jendeari gustatzen zaio euskaraz atenditua izatea.

Zerk bultzatu zintuen Biribilko ikastaroetan matrikulatzera?
Ni hasi nintzen euskaltegi batean orain dela 20 urte edo, eta utzi egin behar izan nion euskara ikasteari beste zioengatik, baina ahal izan dudanean berriro hasi naiz euskara ikasten, batez ere ordutegiagatik, kurtso honek ordutegi oso egokia duelako.

Zer lortu duzu ikastaro honen bidez? Zertarako balio izan dizu?
Nik izan nuen maila berreskuratzea eta jendearekin euskaraz komunikatzeko.

Nola baloratzen dituzu Biribilko ikastaroak?
Balorazioa oso ona da, batez ere daukan ordutegiagatik oso egokia delako dendetan lan egiten dugunontzat. Batzuk urte batzuk daramatzagu euskara ikasten talde berean eta talde on bat osatu dugu eta lagunak gara.

Ikastaroetara joaten ez diren merkatariei joatea gomendatuko al zenieke? Zergatik?
Behar duguna denbora da, batez ere. Baina denbora pixka batekin eta ahalegin bat egiten baduzu nik uste dut joan ahal zarela eta horrela ikasiko duzu, eta jende gehiagorekin komunikatu ahalko zara. Jende askok euskaraz badaki, baina ez dute erabiltzen, batez ere Bilbon, baina entzuten dizutenean euskaraz dakizula hasten dira eta nik uste dut euskaraz atenditua izan dena berriro bueltatzen dela dendara, eta krisia dela eta uste dut hori garrantzitsua dela.