Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Establezimenduak

Iritzi komertzialak

« Itzuli

Avi-Flor

ZENTROA (Abando-Indautxu)
Bestelako merkataritza
Manuel Allende kalea, 19
944210574
info@avi-flor.com

"Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, ate gehiago zabalduko zaizkigu gure merkataritza indartzeko"Ainhoa Blanco (Avi-flor denda)

Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?
Ni Ainhoa naiz eta Avi-Flor dendan lan egiten dut. Gure denda Bilbon dago, Manuel Allende kalean, eta loreak eta landareak saltzen ditugu. 1982an ireki genuen eta orain arte jarraitzen dugu.

Zure establezimenduarentzat euskara garrantzitsua al da?

Bai, noski. Guk bezero asko ditugu euskaraz hitz egin nahi dutenak; adibidez, guk hemen dendan opari txartelak dauzkagu eta batzuk euskaraz idatzita daude, eta bezero batzuk galdetzen didate: "¿y aquí qué pone?" eta orain azaldu ahal diet zer ipintzen duen.

Zerk bultzatu zintuen Biribilko ikastaroetan matrikulatzera?
Nik bi urteko ume txiki bat daukat eta berak euskara hitz egitea gustatuko litzaidake, eta nik euskara ikasten badut, berari hitz egin ahalko diot.

Zer lortu duzu ikastaro honen bidez? Zertarako balio izan dizu?
Nire euskara hobetzeko eta lagun berriak egiteko.

Zer da gehien baloratzen duzuna ikastaro hauetan?
Kurtsoa oso interesgarria da, klaseko kideok giro ona daukagu eta gainera, normalean, hizkuntza ikastaroak pixka bat garestiak izaten dira eta Biribilko kurtsoen matrikula prezioa oso ongi dago.

Ikastaroetara joaten ez diren merkatariei joatea gomendatuko al zenieke? Zergatik?
Bezero gehiago edukiko lituzkete eta zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, ate gehiago zabalduko zaizkigu gure merkataritza indartzeko.