Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU TOKIKO MERKATARITZAN EUSKARAREN ERABILERA AKTIBATZEKO EUSKO JAURLARITZAK ABIATU DUEN "BETIKOA. GERTUKOA. ESKATU EUSKARAZ, ESKAINI EUSKARAZ" KANPAINAREKIN

Kanpaina honen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko merkataritzan, bezero eta saltzaileen arteko harremanetan euskararen erabilera bultzatzea eta aktibatzea da.

EAEko 60 udalerri baino gehiago dira kanpaina honetan parte hartuko dutenak. Aurten, Bilboko Udaletxean egin da aipatu kanpainaren aurkezpen ekitaldia eta bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok eta bilbaoDendak elkarteko presidente Rafa Gardeazabalek.

Kanpaina honek, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza modura eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du, "Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" lelopean. Mezu hori da, hain zuzen kanpainaren ardatza. Mezu hori da, hain zuzen, kanpainaren ardatza. Mezu horrek lotura zuzena daukalako tokiko merkataritzaren ezaugarri nagusienetako batekin: bezero eta merkatarien artean sortzen diren gertuko eta konfiantzazko harremanekin.

Kanpaina honetan euskarri ezberdinak erabiliko dira: telebistarako spota, irratirako iragarkia, kartelak, bannerrak, prentsa idatzirako iragarkiak...

Jarraian, kanpain honen inguruko argibideak lortzeko hainbat esteka agertzen dira:

- Informazioa, spota eta kartela ikus ditzakezu Eusko Jaurlaritzako webgunean. Sakatu hemen.

- Egindako aurkezpenaren inguruko albistea Irekian daukazu. Sakatu hemen.

- Bideoa sare sozialen bidez, edo mezu bidez partekatu nahi baduzu, hau da lotura: https://www.youtube.com/watch?v=9zbKEnpeGQY

 

2021-11-23 Iruzkinak

Iruzkina egin