Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

ZABALIK DAGO BIRIBILKO 2021-2022 EUSKARA IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA

Biribilko 2021-2022 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 6tik urriaren 8ra arte egongo da zabalik. Ikastaroak modu presentzialean emango dira, beti ere, osasun egoerak horretarako aukera ematen badu. Edonola ere, euskaltegiek klaseak emateko beharrezko segurtasun baldintzak bermatuko badituzte. Ikastaro hauek, Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta bilbaoDendak-en babesarekin.

Matrikulatzeko bete beharreko baldintza bakarra, Bilboko merkataritza establezimendu batean lan egitea da.

Hilabete honetan, matrikulazio-kanpaina abiatuko da eta informazio zehatzagoa emango da interesa duten pertsonen matrikulazioa errazteko.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago lortzeko, webgune honetako Heziketa atala begiratu.

2021-09-16 Iruzkinak

Iruzkina egin