Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO UDALAK EUSKARALDIAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITU MERKATARITZA ETA ZERBITZU SEKTOREKO ERAGILEAK

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean jarriko da martxan EUSKARALDIA.

Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendutako ariketa soziala da EUSKARALDIA, eta bere helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz, euskararen erabilera handitzea da. Ariketa hau Euskal Herri osorako planteatzen da.

Ariketa sozial honetan parte hartu ahal izateko pertsona batek bete beharreko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Bilboko gizarte-dinamikan eta hizkuntza jokabideetan merkataritza eta zerbitzu sektoreak garrantzia handia du. Horregatik, Bilboko Udalaren Biribilko Egitasmoak Euskaraldiaren berri eman eta ariketa sozial honetan izena ematera animatu nahi ditu sektoreko eragile eta langileak.

Ondoko kanal hauek erabil ditzakezu EUSKARALDIAREN inguruko informazio gehiago eskuratu eta bertan izena emateko:

- Web orria: www.euskaraldia.eus

- Posta elektronikoa: bilbo@euskaraldia.eus

- Telefonoa: 946 215 780

2020-10-23 Iruzkinak

Iruzkina egin