Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

LUZATU EGIN DA BIRIBILKO 2020-2021 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA URRIAREN 9ra ARTE

Biribilko 2020-2021 euskara ikastaroetan parte hartzea errazteko asmoz, luzatu egin da matrikulatzeko epea urriaren 9ra arte. Hiriko merkataritza establezimenduetan lan egiten duten langileei beren-beregi zuzendutako eskaintza da. Ikastaro hauek Bilboko Udalak eta HABEk diruz lagundutakoak dira, kostu osoaren %80 bere gain hartzen dutelarik.

Web orri honen Heziketa atalean, ikastaroen inguruko informazio guztia (iraupena, ordutegiak, kostea, matrikulatzeko modua...) aurki daiteke. Horrez gain, bertan dago baita ere, ikastaroetarako izen-ematea on line egiteko formularioa. Ondoko telefonora deituta ere matrikulatzeko aukera dago: 688 739 015
Ikastaroetara joaten diren merkatariei, zerbitzu bereziak eskainiko zaizkie:


- ikastaroetara joan izanaren agiria.
- doako hiztegi komertzialak.
- erabilera publiko duten testu komertzialak (kartelak) euskaraz jartzeko doako itzulpen zerbitzua.

Bilboko merkataritza establezimenduetako langileak ikastaro hauetan matrikulatzera animatu nahi ditu Udalak eta era berean, beste lankide edo merkatariei ikastaro hauen berri emateko eskatzen die.

2020-10-01 Iruzkinak

Iruzkinak

Iruzkinaren egilea: NOEMI RIVAROLA PALACIOS 2020-10-02 15:54:30

Me gustaria apuntarme al curso, hasta que dia puedo hacerlo y que necesito? soy trabajadora y el correo ha llegado al e-mail de mi trabajo. Mi numero de telefono es el 610307252, gracias!

Iruzkina egin