Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

IRAILAREN 7TIK URRIAREN 2RA ARTE IREKITA EGONGO DA BIRIBILKO 2020-2021 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA

Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2020-2021 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 7tik urriaren 2ra arte. Ikastarootan matrikulatu ahal izateko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza establezimendu batean lanean jardutea da.

Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta Bilbao Dendakekin koordinaturik.

Hasiera batean, ikastaroak modu presentzialean emango dira euskaltegi desberdinetan, beti ere, osasun segurtasunerako ezarrita dauden neurriak errespetatuz. Osasun egoera dela eta, klase presentzialak eten beharra egongo balitz, ikastaroak modu telematikoan emango dira.

Ikastaroetara joaten diren merkatariei, ondoko zerbitzuak eskainiko zaizkie:

ikastaroetara joan izanaren agiria.
doako hiztegi komertzialak.
erabilera publiko duten testu komertzialen (kartelen) doako itzulpen zerbitzua.

Ikastaroei buruzko informazioa lortzeko (datak, ordutegiak, kostua, matrikulatzeko modua...) Biribilkoren web orriko Heziketa atalean sar zaitezke. Bertan, ikastaroetarako izena on line emateko aukera ere aurkituko duzu. Bestalde, nahiago baduzu, 688 739 015 telefonora deitu edo posta elektroniko bat bidal dezakezu info@biribilko.eus helbidera.

2020-09-04 Iruzkinak

Iruzkina egin