Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

MONGOLIA GUNEAK JASO DU EUSKARAREN SUSTAPENAREN SARIA BILBAODENDAK-EN XIII. MERKATARITZA SARIETAN

Aurten, bilbaoDendak-ek antolatutako XIII. Merkataritza Sarien Gala, Euskalduna Jauregian ospatu da. Bertan, hiriko merkataritza establezimendu onenak saritu dira, arrastoa uzten dutenak, hain zuzen ere.

Banatzen diren sarien artean, Euskararen Sustapenarena dago, eta aurten sari hori Mongolia dendak jaso du.

Bilbo Zaharra auzoan, Aretxaga kaleko 2an kokatzen den establezimendu honek, denda kontzeptu berri bat erakusten du, moda, artea, interiorismoa eta diseinua elkartuz. Izan ere, moda eta osagarriak erosteko denda izateaz gain, arte munduko sortzaile berriei, euren lanak erakusteko gune bat eskaini nahi die, merkataritza, artea eta dinamizazio kulturala uztartuz.

2019-11-08 Iruzkinak

Iruzkina egin