Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

IRAILEAN BIRIBILKO 2019-2020 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALDUKO DA

Datorren irailaren bigarren astean, Bilboko merkataritza sektorean lanean ari diren langileei zuzenduta dauden Biribilko euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalduko da. Bi ikastaro mota eskainiko dira: bata, oinarrizkoa, euskara apenas dakitenei zuzenduta, eta bestea aurreratua, nolabaiteko euskara maila bat badutenentzat. Ikastarook Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntza jasotzen dute eta bilbaoDendak-ek ere babesten ditu.

Matrikulatzen diren eta klaseetara erregulartasunez joaten diren pertsonek, ondorengo zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte:

- Ikastaroetara joan izanaren agiria, kurtso amaieran.
- Doako hiztegi komertzialak, jarduera-adar desberdinen arabera.
- Jendaurreko testu komertzialen doako itzulpen zerbitzua, gaztelaniatik euskarara.

Irailean ikastaroei buruzko informazio gehiago emango da interesatuak matrikula daitezen.

2019-07-29 Iruzkinak

Iruzkina egin