Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

GEURIA MERKATUA-K EUSKARAREN SUSTAPENAREN SARIA JASO DU BILBAODENDAK-EN XII. MERKATARITZA SARIEN GALAN

 

BilbaoDendak-ek aurten, Bilboko Bizkaia Frontoian ospatu du XII. Merkataritza Sarien Gala, hiriko merkataritza establezimendu onenak saritzeko.

Banatzen dituen sarien artean, Euskararen Sustapenean nabarmendu den establezimenduari ematen zaiona dago eta aurten sari hori, Askao Kaleko 8.zenbakian dagoen Geuria Merkatua-k jaso du.

Saria jasotzerakoan, bertako arduradunak esan zuenez, euskara bertako langileen ahoan, buruan eta bihotzean dago, eta modu naturalean egiten dute euskaraz, bai bezeroekin baita euren artean ere. Izan ere, gauza naturalak saltzea da establezimendu honen ezaugarri bereizgarrienetako bat. Hain zuzen ere, Geuria Merkatuak, kalitate handiko euskal produktu naturalak saltzen ditu: bertan aurkitu daitezkeen produktuen %99 baino gehiago, Euskal Herrian ekoiztutakoak dira.

Bertako kalitatezko produktu naturalak eta kalitatezko euskarazko zerbitzua, Geuria Merkatuaren arrakastaren oinarrian dauden bi alderdi dira.

2018-11-28 Iruzkinak

Iruzkina egin