Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO UDALAK BAT EGITEN DU EUSKARALDIA EKIMENAREKIN ETA BERTAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITU MERKATARITZA ETA ZERBITZU SEKTOREKO ERAGILEAK

Euskaraldia ekimenak, euskara erabiltzeko dauden aukerak bultzatu nahi ditu, herritarren bi multzo handi aktibatuz eta euskaraz komunikatzera animatuz: alde batetik, euskaraz hitz egiten dakiten pertsonak eta bestetik, ondo hitz egin ez arren, euskara ondo ulertzen dutenak.

Ekimen hau, Euskal Herri osoan burutuko da 11 egunez, hain zuzen ere, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Bereziki, merkataritza eta zerbitzu sektorean lanean ari diren pertsonak gonbidatu nahi ditu Bilboko Udalak ekimen honetan parte hartzera. Izan ere, Bilboko izaera eta gizarte-dinamika ezin dira ulertu merkataritza eta zerbitzu sektoreak daukan garrantzia kontuan hartu gabe. Hori dela eta, Bilboko Udalaren Biribilko Egitasmoak ekimen honen garapena lagundu eta erraztu egingo du.

Hiru kanal erabil ditzakezu ekimen honen inguruko informazioa eskuratu eta parte hartzeko:

- Web orria: www.bilbo.euskaraldia.eus

- Posta elektronikoa: bilbon11egun@gmail.com

- Telefonoa: 629 909 375

2018-10-17 Iruzkinak

Iruzkina egin