Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO UDALAK ETA BILBAODENDAK-EK BIRIBILKO IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO GONBIDAPENA LUZATU DIOTE TOKIKO MERKATARITZARI

Bilboko Udalak, berritu egin du hiriko merkataritza esparruan euskara sustatzeko hartuta daukan konpromisoa eta horretarako bilbaoDendak elkartearen laguntza ere badauka. Bide horretan, Bilboko merkataritza sektorean lanean ari diren langileei zuzenduta dauden Biribilko 2018-2019 ikastaroetan matrikulatzeko aukeraren berri eman du. Izan ere, Bilboko garapen integralerako estrategiaren baitan garrantzi handia duten bi elementu aldi berean bultzatu eta indartzen ditu: batetik, bertako zerbitzuen kalitate eta lehiakortasuna eta bestetik, gure nortasun eta identitate kulturala. Bilboko Udalak eta HABEk bere gain hartzen dute ikastaro hauen kostuaren %80. Ikastaro hauetan matrikulatzeko epea, urriaren 16an amaitzen da.

2018-10-11 Iruzkinak

Iruzkina egin