Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

IRAILEAN BIRIBILKO 2018-2019 IKASTAROEN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALDUKO DA

Datorren irailean, Bilboko merkataritza sektorean lanean ari diren langileei zuzenduta dauden Biribilko euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalduko da. Aurreko urteetan bezala, bi ikastaro mota eskainiko dira: bata, oinarrizkoa, euskara apenas dakitenei zuzenduta, eta bestea aurreratua, nolabaiteko euskara maila bat badutenentzat. Ikastarook Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzaz.

Matrikulatzen diren eta klaseetara erregulartasunez joaten diren pertsonek, ondorengo zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte:

- Ikastaroetara joan izanaren agiria, kurtso amaieran.
- Doako hiztegi komertzialak, jarduera-adar desberdinen arabera.
- Jendaurreko testu komertzialen doako itzulpen zerbitzua, gaztelaniatik euskarara.

Irailean informazio gehiago zabalduko da interesatuak matrikula daitezen.

2018-07-25 Iruzkinak

Iruzkina egin