Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

GILI GILI DENDAK EUSKARA SUSTATZEKO HARTUTAKO KONPROMISOAGATIK AIPAMENA JASO DU XI. MERKATARITZA SARIETAN

Urriaren 23an, Guggenheim Museoan, BilbaoDendak Elkartearen XI. Merkataritza Sariak banatu dira. Ekitaldi honetan, Bilboko merkataritzan erreferente diren establezimenduei errekonozimendua aitortzeko banatzen diren sarien artean, aurten lehenengo aldiz, Bilboko Merkataritzan Euskara Sustatzeko hartutako konpromisoagatik Aipamena egin da. Aipamen honen lehen jasotzailea, Gili Gili arropa denda izan da, eta Bilboko Alkate Juan Mari Aburto Jaunak eman dio saria.

Gili Gili Bilboko Zazpi Kaleetako Loteria kalean dago eta euskarazko komunikazioa berak eskainitako zerbitzuaren funtsezko ezaugarria du zabaldu zuenetik. Izan ere, bezeroen asebetetzea eta horrek dakarren fidelizazioa lortzeko euskara tresna eraginkorra dela baieztatu ahal izan dute urte guzti hauetan.

https://youtu.be/vGrowXQWZUo

 

2017-10-25 Iruzkinak

Iruzkina egin