Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

LUZATU EGIN DA BIRIBILKO IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA URRIAREN 13ra ARTE

Bilboko Udalak sustatzen dituen Biribilko 2017-2018 euskara ikastaroetan parte hartzea errazteko asmoz, luzatu egin da matrikulatzeko epea urriaren 13ra arte. Hiriko merkataritza establezimenduetan lan egiten duten langileei beren-beregi zuzendutako eskaintza da eta ikastaro hauek %80ko diru-laguntza jasotzen dute.

Bilboko merkataritza establezimenduetako langileak ikastaro hauetan matrikulatzera animatu nahi ditu Udalak eta era berean, beste lankide edo merkatariei ikastaro hauen berri emateko eskatzen die. Ondorengo hitzaren gainean klik egin HEZIKETA eta ikastaroen inguruko informazio guztia (iraupena, ordutegiak, kostea, matrikulatzeko modua...) aurki dezakezue. Bertan dago baita ere, ikastaroetarako izen-ematea on line egiteko aukera.

2017-10-04 Iruzkinak

Iruzkina egin