Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO UDALAK ETA BILBAODENDAK-EK BIRIBILKO EGITASMOAREKIKO KONPROMISOA BERRETSI ETA 2017-2018 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO GONBIDAPENA LUZATZEN DUTE

Bilbon eta bere inguruan hizkuntza normalkuntza prozesua aurrera doa, gizartean euskararen aldeko jarrera oso zabaldua dagoela erakutsiz. Horren ondorioz, bezeroekiko komunikazio komertzialean euskarak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen joango da. Hortik abiatuta, Bilboko Udalak eta BilbaoDendak-ek, berretsi egin dute Biribilko egitasmoarekin duten konpromisoa, eta horren bidez euskararen ezagupena eta erabilera bultzatzen jarraitu nahi dute merkataritza sektorean. Zentzu honetan, bi erakundeek gonbidapena luzatzen diete Bilboko merkataritza sektoreko langileei, Biribilko 2017-2018 ikastaroetara joan daitezen. Matrikulatzeko epea urriaren 13ra arte luzatu da.

2017-09-27 Iruzkinak

Iruzkina egin