Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUETAN EUSKARAREN EGOERARI BURUZKO OINARRIZKO ADIERAZLEAK LANDU DIRA

Biribilko merkataritza-direktorioa eguneratzeko lanen barruan, 2012ko irailean, Bilbo osatzen duten auzo desberdinetan egindako landa-lanean, euskararen egoerari buruzko datuak jaso ziren 2.794 merkataritza establezimendutan. Horretarako, establezimendu horiek banan-banan bisitatu ziren eta hainbat datu eman zituzten galdera-sorta bati erantzunez. Datu horiek erabiliz, Bilboko merkataritzan euskarak bizi duen egoerari buruzko oinarrizko adierazle batzuk landu dira:


- Establezimendu horietan lan egiten duten ia 8.800 pertsonen %15 euskaldunak dira. Proportzio hau, Bilboko 16 urte eta gehiagoko biztanleen artean aurkitzen denaren parekoa dela esan daiteke (%16koa baita)
- Kanpoko errotulu nagusian, maila handiagoan ala txikiagoan, euskarari sarbidea eman dioten establezimenduak %12,5 dira.
- Establezimenduen %32k web orria duela esan du eta horien artean %12k web orri hori euskaraz ere badagoela esan du.
- Establezimenduen %41k interesa agertu du bertan euskara sustatzeko: %17k interes handia adierazi du eta %24k nahikoa.

2014-06-10 Iruzkinak

Iruzkina egin