Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BIRIBILKOREN WEB ORRIA ERABERRITZEN ARI DA ETENGABE

Duela gutxi, Biribilkoren web orria eraberritu egin da, sekzio, atal eta dokumentu berriak sartuz. Ondokoak azpimarratzen ditugu:

-Formazioaren atalean, honakoak aurki daitezke: Bilboko merkataritzari espezifikoki zuzendutako Biribilko euskara ikastaroei buruzko informazioa, izen-ematea on line egiteko aukera emanez (http://www.biribilko.com/eu/formacion.php); hiztegiak; material didaktikoa; eta euskararen autoikaskuntzarako sistemak.

-Hizkuntza baliabideen atalean, ondokoak aurki daitezke: on line itzultzaile automatikoak; errotulazio komertziala; oinarrizko hiztegia eta esaldiak, merkataritzan ohikoak diren lanerako dokumentuak eta euskarriak, bai ikuspegi orokor batetik eta baita merkataritzaren jarduera adar desberdinen ikuspegitik ere.

-Establezimenduen atalean, Bilboko zenbait merkatariren adierazpenak eta iritziak jasotzen dira (bideoen bitartez). Horrez gain, hiriko merkataritza establezimenduen zenbait zerrenda lantzen hasi dira, irizpide desberdinen arabera: web orria euskaraz ere badaukaten establezimenduak; Biribilko euskara ikastaroetara doazen langileek lan egiten duten establezimenduak; bezeroari arreta euskaraz egiteko gaitasuna adierazi duten establezimenduak.

Zure establezimendua gure web-ean agertzen bada eta bere datuak aldatu nahi badituzu edo Bilbon dagoen establezimendu baten jabe izan eta berau www.biribilko.com-en agertzea nahi baduzu, gurekin harremanetan ipini 902 820 691 telefonora deituz edo info@biribilko.com posta elektronikoaren bitartez.

2013-09-11 Iruzkinak

Iruzkina egin