Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BIRIBILKO IKASTAROAK: PARTE HARTZE ZABALA ETA BALORAZIO POSITIBOA

2009an antolatu ziren lehen aldiz Biribilko ikastaroak, Bilboko merkataritzan euskararen normalizazioa bultzatzea helburu duen izen bereko Egitasmoaren baitan. Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzaz eta Bilboko merkatari elkarteekin elkarlanean.

Hain zuzen ere, 2009 eta 2011 bitartean, 41 talde edo gela osatu dira eta orotara, 469 merkatari matrikulatu dira.

Bi ikastaro mota antolatu dira: batetik, euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa, euskaraz ez dakiten edo oso gutxi dakiten merkatariei zuzenduta dago eta guztira 87 klase ordukoa da. Bestetik, euskara komertziala hobetzeko ikastaroa, euskaraz zerbait hitz egiten jakin arren, euren euskara maila hobetu nahi dutenentzat, guztira 100 klase ordukoa dena. Oinarrizko ikastaroan 391 merkatarik hartu dute parte (matrikulatutakoen %83) eta hobekuntzakoan 78k (%17).

Hiru urte hauetan, 6 izan dira Biribilko ikastaroak eman dituzten euskaltegiak: Bilbo Zaharra, Indautxuko AEK, JM Zabala, Lizardi AEK, Matxintxu-Larrako AEK eta Ulibarri.

Ikastaroek urritik maiatzera bitartean irauten dute eta klaseak asteko bi egunetan izaten dira: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan. Klase bakoitza ordu eta erdikoa da.

Ikastaroen kostua honela finantziatzen dira: %75 Bilboko Udalak eta HABEk asumitzen dute eta gainerako %25 merkatariek.Ikastaro hauetan, merkataritzaren jarduera adar desberdinetako establezimenduetan lan egiten duten pertsonek parte hartu dute. Adierazgarria da orain arte parte hartu dutenen artean, jantzi eta oinetako dendetako langileek izan duten pisua (matrikulatutako guztien %23) eta baita zerbitzuetako establezimenduetakoak ere (%13).

Oro har, parte hartu duten merkatariek oso ondo baloratzen dituzte ikastaroak: 0 eta 10 arteko eskala batean, batez beste 8,1 puntu ematen dizkiete. Era berean, beste merkatariei ikastaroetara joateko aholkatuko liekete oso modu nabarmenean: aurreko eskala erabiliz, 8,4ko intentsitatearekin, hain zuzen ere.

2012-03-20 Iruzkinak

Iruzkina egin