Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

EUSKARA KOMERTZIALA IKASTEKO ANTOLATUTAKO ESKAINTZAREN INGURUAN, BILBOKO MERKATARITZARI ZUZENDUTAKO INFORMAZIO KANPAINA

"El euskera amable. Orain bai, Horrela bai!" Biribilko komunikazio kanpainaren markoan, Bilboko txikizkako merkataritza establezimenduei zuzendutako jarduera informatiboa bideratuko da datozen egunetan. Helburua, Bilboko Udalak eta HABEk, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, euskara ikasteko antolatu duten formazio-eskaintza ezagutzera ematea da. Zehazki, bi dira eskaintzen diren ikastaro-motak: batetik, euskara ez dakiten langileei zuzenduta, oinarrizko euskara komertzial ikastaroa; eta bestetik, euskaraz zerbait hitz egiten dakitenentzat, euskara komertziala hobetzeko ikastaroa.

Ikastaro horien inguruko informazioa emateko, Bilboko establezimenduak pertsonalki bisitatuko dira; bisita horietan, informazio-liburuxka entregatu, eta eskaintzak sortzen duen interes-maila jasoko da.

2008-11-18 Iruzkinak

Iruzkina egin