Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO KOMERTZIOAREN ESKARIARI "EL EUSKERA AMABLE. ORAIN BAI, HORRELA BAI!" KANPAINAREN INGURUKO INFORMAZIO-LIBURUXKA BANATUKO ZAIO

Bilboko merkataritza sektorean euskara sustatzeko Biribilko proiektuaren komunikazioari dagokionez, hiriko komertzioaren merkataritza eskari potentzialari zuzendutako "El euskera amable. Orain bai, Horrela bai!" informazio liburuxka banatzeari ekingo zaio. Liburuxka Biribilkoko kideek banatuko dute, hiriko zona desberdinetan kokaturiko kale komertzialetan dabiltzan herritarrei entregatuz.

Izaera dibulgatzailea duen liburuxka honetan, Biribilko proiektuaren oinarrian dauden planteamenduaren alderdi nagusietako batzuk adierazten dira, eta euskararen erabilera atsegin eta gozoa egitea proposatzen zaie eskaintzari nahiz eskariari.

2008-11-18 Iruzkinak

Iruzkinak

Iruzkinaren egilea: eneko 2008-12-23 00:00:00

Barkatu galdera: baina orain arte Bilbon euskaraz mugitu nahi izan dugunok ez al dugu "euskera amablea" erabili? "buscándole el punto amable, al estilo Bilbao"...Orain arte nola egin dugu bada, "al estilo borde", "al estilo de la imposición"?

Ez dut ezer ulertzen...euskara erabili nahi dugunok, behin eta berriz dendetan euskaraz zuzendu eta "barkatu erdaraz" soilik jasotzen dugunok erantzun bezala, borde batzuk al gara?

Askok pentsatzen dute hori, eta kanpaina honek arrazoia ematen diela uste dut. Chapeau!!!

Iruzkina egin