Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BIRIBILKO PROIEKTUAREN BARRUAN, BILBOKO BI EREMU KOMERTZIALETAKO IKERKETA PILOTUA BURUTU DU SIADECOK

Ikerketa honen bidez, Bilboko bi eremu pilotutan kokatutako establezimenduen artean, euskara eta errentagarritasun komertzialaren inguruko azterketa bat burutu du Siadecok. Bilboko aniztasun sozial eta komertziala kontuan hartuta, aukeratutako eremuak ezaugarri soziologiko eta komertzial desberdinak dituzten bi zonalde hauek izan dira: Indautxu eta Santutxu.

Ikerketa hau, eragin nahi den merkataritza sektorearen errealitatean oinarritzen da eta horretarako eragileen ikuspegiak, premiak eta balorazioak jasotzeko egokiak diren teknikak aplikatu dira.

Egindako ikerketa aplikatuak gai desberdinak aztertzen ditu:
- aztertutako establezimenduen ezaugarriak: jarduera adarra, formatu komertziala, antzinatasuna, enplegatu-kopurua...
- errentagarritasun komertziala areagotzen eta murrizten ari diren faktoreak, euskararen presentziak errentagarritasunean izan dezakeen eragina...
- merkataritza eskariaren ezaugarriak: adina, jatorria, hizkuntzekiko jarrerak...
- establezimenduen hizkuntza tipologia eta enplegatuen euskara maila
- euskararen presentzia eta praktikotasuna: presentziaren bilakaera, erabilera egoerak, euskara erabiltzen duten bezeroen ezaugarriak.
- euskararen normalkuntzarekiko merkataritzaren inplikazio maila eta eskaerak.

Ikerketa hau oso eraginkorra izango da Biribilko egitasmoaren garapena bai merkataritzaren bai hizkuntza normalizazioaren interesetara egokitua izan dadin.

2008-10-02 Iruzkinak

Iruzkina egin