Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BILBOKO MERKATARITZA SEKTOREAN EGINDAKO DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA

Bilboko merkataritzan euskara sustatu eta normalizatzeko proiektuaren Diagnostiko Fasea, Hiriko merkataritza sektorearen ordezkaritza bati aurkeztu zitzaion aurreko maiatzaren 7an. Aurkezpena proiektua bultzatu eta elkarlanean aritu diren eragileek antolatu zuten: Bilboko Udaleko Euskara Sailak, Lan Ekintza udal sozietateak, Bilbao Dendak elkarteak eta proiektuaren garapen teknikoaz arduratzen den SIADECO enpresak. Aurkezpen horretara merkataritza jarduerarekin loturiko eragile publiko eta pribatuak joan ziren, eta Bilboko merkataritza elkarte desberdinetako ordezkarien presentzia ugaria izan zen.

Aurkezpenean, egindako diagnostikoaren alderdi nagusiak azaldu ziren; diagnostiko horretan. merkataritzaren errealitate sozioekonomikoa kokatzeaz gain, sektorearen azterketa soziolinguistiko sakona burutzen da, bai eskaintzaren ikuspegitik (merkataritza establezimenduak), baita hiriko eskariaren ikuspegitik ere (herritarrak).

2007-10-16 Iruzkinak

Iruzkina egin