Berriak
Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza
IRAILAREN 4TIK URRIAREN 6RA ARTE IREKITA EGONGO DA BIRIBILKO 2023-2024 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA

Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2023-2024 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 4tik urriaren 6ra arte. Ikastaro hauetan matrikulatu ahal izateko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lanean jardutea da.
Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta bilbaoDendak eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin koordinaturik.
Ikastaroak modu presentzialean emango dira hiriko euskaltegi desberdinetan.
Ikastaroetara joaten diren pertsonei ondoko euskarriak eta zerbitzuak eskainiko zaizkie:
- doako hiztegiak, jarduera adarren arabera.
- erabilera publiko duten testu komertzialen (kartelen) doako itzulpen zerbitzua.
- ikastaroetara joan izanaren agiria (gutxienez klaseen %75era joaten direnei).
Ikastaroei buruzko informazio gehiago lortzeko (datak, ordutegiak, kostua, euskaltegiak...) Biribilkoren web orriko ondoko estekan klikatu dezakezu: Heziketa. Horrez gain, on line matrikulatzeko aukera dago, ondorengo estekan klikatuz: izen-emate formularioa. Bestalde, 688 739 015 telefonora deitu edo info@biribilko.eus helbidera posta elektroniko bat bidal dezakezu eta matrikulatzeko behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute.
2023-09-06 Iruzkinak