Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

IRAILAREN 4AN ZABALDUKO DA BIRIBILKO 2023-2024 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA

Biribilko 2023-2024 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 4an zabalduko da eta urriaren 6ra arte egongo da irekita. Ikastaro hauetan matrikulatu ahal izateko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lanean jardutea da.

Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta bilbaoDendak eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin koordinaturik.

Klaseak urriaren erdi aldean hasiko dira eta modu presentzialean emango dira hiriko euskaltegi desberdinetan.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago izateko Biribilko webguneko Heziketa estekan klikatu dezakezu.

Matrikulatzeko klaseak emango dituen euskaltegiren batera joan beharko da. Izena on line emateko aukera ere egongo da. Horretarako, Biribilko webguneko Heziketa atalean dagoen izen-emate formulario elektronikoa erabiltzeko aukera egongo da.

Ikastaroetara joaten diren pertsonei ondoko euskarriak eta zerbitzuak eskainiko zaizkie:

- ikastaroetara joan izanaren agiria.

- doako hiztegiak,jarduera adarren arabera

- erabilera publiko duten testu komertzialen (kartelen) doako itzulpen zerbitzua.

Matrikulazio-kanpaina irailean zehar egingo da eta helburua izango da batetik, ikastaro hauen berri ematea Bilboko merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten duten pertsonei eta bestetik, interesa duten guztiei matrikulatzeko aukera eskaintzea

2023-08-03 Iruzkinak

Iruzkina egin