Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREETAN EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK ESKAINTZEN DITU, ERROTULAZIOA EUSKARATZEKO LAGUNTZAK BARNE

Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza-deialdia egin du 2023ko ekitaldian euskararen erabilera sustatzeko, besteak beste, ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan.

Ondoko hauek dira, dirulaguntza hauen onuradun izan daitezkeen erakunde eta eragileak:

- Bizkaiko merkataritza-sozietateak.
- Bizkaiko kooperatiba-sozietateak, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba-sozietateak izan ezik.
- Bizkaiko enpresaburu indibidualak eta profesionalak.

Ondoren, batetik, dirulaguntza hau jaso dezaketen jarduera eta alderdiak (kontzeptuak) zahazten dira, eta bestetik, horretarako eman daitezkeen dirulaguntzen zenbatekoak:


1. kontzeptua: enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko planak. Diru laguntzaren zenbatekoa: egindako gastuaren %30 (35.000 euro, gehienez).
2. kontzeptua: Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuak. Diru laguntzaren zenbatekoa: 3.500 euro, gehienez.
3. kontzeptua: ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan bezeroak aurrez aurre euskaraz artatzeko ekintzak eta materialak. (Ageriko errotulazio iraunkorra euskaraz ipintzeko laguntza ere sartzen da). Diru laguntzaren zenbatekoa: egindako gastuaren %50 (1.000 euro, gehienez).

Eskaerak aurkezteko epea, 2023ko urtarrilaren 16tik martxoaren 14ra artekoa izango da, 13:30ak arte.

Jarraian, dirulaguntza-deialdia arautzen duen Dekretua ikusteko aukera ematen duen esteka agertzen da: 127/2022 Foru Dekretua.

Eskabidea egiteko eta argibide gehiago nahi izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundiko esteka honetan sartu eta bilatzailean jarri "Enpresetan euskara sustatzeko dirulaguntza 2023".

2023-02-01 Iruzkinak

Iruzkina egin