Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

IRAILAREN 5ETIK URRIAREN 7RA ARTE IREKITA EGONGO DA BIRIBILKO 2022-2023 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA. IZENA ON LINE EMATEKO AUKERA DUZU

Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2022-2023 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 5etik urriaren 7ra arte. Ikastaro hauetan matrikulatu ahal izateko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lanean jardutea da.

Aurtengo edizioaren berrikuntza honakoa da: hiriko ostalaritza sektorean lan egiten duten pertsonei ere, ikastaroetan matrikulatzeko aukera ematen zaiela.

Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta bilbaoDendak eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin koordinaturik.
Ikastaroak modu presentzialean emango dira euskaltegi desberdinetan, beti ere, osasun segurtasunerako ezarrita dauden neurriak errespetatuz.
Ikastaroetara joaten diren merkatariei, ondoko zerbitzuak eskainiko zaizkie:

- ikastaroetara joan izanaren agiria

- doako hiztegiak, jarduera adarren arabera

- erabilera publiko duten testu komertzialen (kartelen) doako itzulpen zerbitzua.

Ikastaroei buruzko informazioa lortzeko (datak, ordutegiak, kostua, matrikulatzeko modua...) Biribilkoren web orriko Heziketa atalean sar zaitezke. Izena on line eman nahi baduzu, ondorengo estekan klikatu: izen-emate formularioa eta bete bertan eskatzen diren datuak. Bestalde, nahiago baduzu, 688 739 015 telefonora deitu edo posta elektroniko bat bidal dezakezu info@biribilko.eus helbidera.

2022-09-14 Iruzkinak

Iruzkina egin