Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Berriak

Berriak

Jaso Biribilkoren inguruko berriak zure posta elektronikoan Buletinerako harpidetza

Itzuli

BIRIBILKO EUSKARA IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO AUKERA BILBOKO OSTALARITZA SEKTORERA ZABALDU DA

Datorren irailean, Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2022-2023 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea irekiko da. Edizio honetatik aurrera, Bilboko merkataritza sektoreak ez ezik, ostalaritzakoak ere aukera izango du ikastaro hauetan matrikulatzeko.

Horretarako, irailean hasiko den matrikulazio kanpainaren baitan, komunikazio kanal desberdin baliatuko dira ikastaroen eskaintza hau Bilboko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei helarazi eta horietan lan egiten duten pertsonen matrikulazioa errazteko.

Ikastaro hauetan matrikulatzeko bete beharreko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lanean aritzea da.

Biribilko web guneko Heziketa atalean, ikastaro hauei buruzko informazio zehatza eskura daiteke (matrikulatzeko epea, klase egunak eta orduak, kostea...). Horrez gain, aurre-matrikula on-line egiteko aukera egongo da.

2022-07-22 Iruzkinak

Iruzkina egin