Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Euskara aukera bat da zure negozioarentzako

  • Bilbon bakarrik 97.000 herritar euskaldun bizi dira (biztanleriaren %29) eta 250.000 baino gehiago Bilbo Handia osorik kontuan hartuz gero. Ia euskaldunak erantsiz gero (zer edo zer ulertu bai, baina ongi hitz egiten ez dutenak), kopuru hori 425.000 pertsonakoa da Bilboko metropoli-eremuan.
  • 10 pertsonatik 6k, komertzioetan euskara erabiltzea, modernitatearekin, prestigioarekin eta erakargarritasunarekin lotzen dute.
  • Bilboko biztanleriaren %75 merkataritza sektorean euskararen normalkuntza bultzatzen duten egitasmoen alde agertzen da.
01  02  03

Berriak

Noticia

2023-02-01

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREETAN EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK ESKAINTZEN DITU, ERROTULAZIOA EUSKARATZEKO LAGUNTZAK BARNE

Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza-deialdia egin du 2023ko ekitaldian euskararen erabilera sustatzeko, besteak beste, ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan.
Jarraitu irakurtzen...

Noticia

2022-12-07

BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU TOKIKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO "ESKATU, ESKAINI EUSKARAZ" KANPAINAREKIN

"Eskatu, eskaini euskaraz" kanpainak, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabileraren aldeko sentsibilizazioa areagotu nahi du.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak...

Jarraitu irakurtzen...

Iritzi komertzialak

  • Divina Martina

    "euskaraz entzunez gero, uste dut etxean bezala sentitzen direla, eta hori eskertzen dute"Iratxe Ostolozaga (Divina Martinako arduraduna)

    Jarraitu irakurtzen...
  • Farmacia M.A. Linaza

    "Ikastaro hauek oso onak dira, merkeak dira, gure ordutegian ikasi ahal dugu, gure erritmoan... eta hori oso garrantzitsua da"Itxaso Garay (botikaria)

    Jarraitu irakurtzen...
  • Errekamendi

    "Jendea etortzen denean eta euskaraz hitz egiten diezunean, asko oso pozik geratzen dira eta eskertu egiten dizute"Gotzone (Errekamendiko dendaria)

    Jarraitu irakurtzen...
  • Maga

    "Zuk euskaraz egiten badiozu, zabaldu egiten dira eta konfiantza gehiago hartzen dute zurekin, eta beste goxotasun bat egoten da hor, eta hori nabaritzen da"Aitor Garitaonaindia (Maga dendako arduraduna)

    Jarraitu irakurtzen...